Pribatutasun politika

 

INFORMAZIO OROKORRA

Jarraian ezarritakoaren arabera, TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEAK, erabiltzaileek www.trikutrail.com bitartez emandako datuen harrera eta tratamendua, oro har, eraentzen duen Pribatutasun Politika ezartzen da (aurrerantzean, pribatutasun politika).

TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEAK PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea dauka, legeriaren, jurisprudentziaren eta/edo administrazioaren berritasunetara eta www.trikutrail.com bitartez uneoro garatzen dituen jardunetara egokitzeko, erabiltzaileen eskubideak eta interesak uneoro kontuan hartuta.

 

DATUEN TRATAMENDUAREN HELBURUA

www.trikutrail.com bitartez, edozein informazio-eskatzailek edo erabiltzailek TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEARI emandako datuen harrera eta tratamenduaren helburuak dira erabiltzaileek, www.trikutrail.com bitartez, kirol jarduera/gertaeretan egiten dituzten izen-emateak kudeatzea, erabiltzaileek egindako eskabideak kudeatzea eta www.trikutrail.com lotutako aldizkako informazioa kanal arrunten edo elektronikoen bitartez bidaltzea.

 

ERABILTZAILEAREN ADOSTASUNA

TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEAK www.trikutrail.com bitartez eskainitako eduki eta zerbitzuetara sartzeko erregistratzeak eta kontsultarako posta elektroniko bat bidaltzeak, erabiltzaileak edo informazio-eskatzaileak, adierazitako komunikabideetan sartutako datuen tratamendurako adostasuna ematen duela suposatzen du.

Hirugarrenen datuak ematen badira, erabiltzaileak jakinarazpen hori egiteko datuen titularren berariazko adostasuna daukala aitortzen du.

Erabiltzaileari jakinarazten zaio, bere datuak aurrez deskribatutakoak ez diren beste helburu batzuetarako erabiltzearen aurka azal daitekeela. Horretarako, erabiltzaileak, erregistratzearekin edo kirol jarduera/gertaera jakin batean inskribatzearekin ematen duen berariazko eta informatutako adostasunari kalterik egin gabe, aurrez xehatutako helburu guztietarako bere adostasuna erakutsi duela ulertuko da, baldin eta datuak jasotzen direnetik, 30 egun naturaleko epearen barruan bere aurkakotasuna azaltzen ez badu.

 

DATUAK UZTEA

Erabiltzaileak bere informazio-eskaeraren eta/edo erregistroaren bitartez emandako datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko.

 

ISILPEKOTASUNA ETA SEGURTASUNA

TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEAK erabiltzaileak emandako izaera pertsonaleko datuak isilpean gordeko direla bermatzen du; baita izaera pertsonaleko datuei buruzko indarreko legeriaren arabera erabiliko direla ere, eta horiek sekretuan gordetzeko konpromisoa hartzen du.

Halaber, erabiltzaileari jakinarazten zaio, TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEAK bere datuak babesteko segurtasun-mailak dauzkala, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren arabera; eta Erabiltzaileak TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEARI ematen dizkion datuak galtzea, erabilera okerra, alterazioa, baimendu gabeko eskuratzea eta/edo lapurreta saihesteko bere eskura dauden bitarteko tekniko guztiak ezarri ditu, nahiz eta jakinarazten zaion segurtasun-neurriak Interneten ez direla erabat menderaezinak.

Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko edozein gairi dagokionez, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo helbide elektronikoaren bitartez: triku@trikutrail.com