Izen-ematea

Izen-emateak kronoak webgunearen
bitartez egingo dira.

Sariak eta opariak

Antolatzaileek 1.200 euro banatzen dituzte sarietan. Lehendabiziko emakumeak eta gizonezkoak txapela, garaikurra eta 300 euro jasoko dituzte, bigarrenek 200 euro gehi garaikurra eta hirugarrenek 100 euro gehi garaikurra. Lehen beteranoarentzat (emakume eta gizona), lehen sakandarrarentzat (emakume eta gizona) eta lehen etxarriarrarentzat (emakume eta gizona) ere garaikurrak izango dira. Horretaz gain, korrikalari guztiek opari poltsa bat jasoko dute eta proba ondoren auzate ederra egongo da proba jarraitzera hurbiltzen diren guztiontzat.