Legezko oharra

 
TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEAK honakoa jakinarazten dizu: Webgune honen titularra TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEA dela (IFK: G71316681), egoitza Ikastola kalea 1 (31820 Etxarri Aranatz, Nafarroa) eta harremanetarako helbidea triku@trikutrail.com duena.

TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEAREN webgunean sartu, nabigatu eta erabiltzeak erabiltzaile izaera onartzea dakar, eta, hortaz, www.trikutrail.com webguneko orrietan nabigatuta, onartu egiten dira hemen jasotako baldintza guztiak, kasuan kasu legez bete beharreko araudiaren kalterik gabe.

TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEA webguneak informazioa, salmenta zerbitzuak eta datuak eskaintzen ditu. Hala, erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunearen erabilera egokia egiteko erantzukizuna. Erantzukizuna honako alderdiei ere zabalduko zaie:

Debekatuta dago TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEAK emandako informazioa, salmenta zerbitzuak eta datuak baldintza hauen, Legearen, moralaren, ohitura egokien eta ordena publikoaren kontra erabiltzea, baita hirugarren aldeei zein webgunearen funtzionamenduari berari kaltea eragin liezaiokeen beste edozein modutan erabiltzea ere.
 

DATUEN BABESA

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean xedatutakoaren arabera, jakinarazi nahi dizugu, webguneko inprimakiak bete edo harremanetarako datuak ematen dituzunean, zure datu pertsonalak TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEAREN fitxategietan jasota geratzen direla. Datu horiek dagokion konfidentzialtasun eta dilijentziaz tratatuko dira, legedia aplikagarrian xedatutako segurtasun neurriak bermatuta, horiek bidegabe eskuratu eta erabiltzea saiheste aldera.

Zure datu pertsonalak helburu horietarako erabiltzerik nahi ez baduzu, triku@trikutrail.com helbidera idatz dezakezu zure datuak erabili, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubidea egikaritzeko.
 

JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK

www.trikutrail.com webgunea osatzen duten elementu guztiak, baita horren egitura, diseinu, argazki, bideo, audio, testu eta iturburu-kodea ere, TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEAREN titulartasun pekoak dira eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko araudiak babesten ditu horiek guztiak. Debekatuta dago webgune honetako edukiak osotasunean edo partzialki kopiatzea, baita horiek aldatu edota banatzea ere, jatorria aipatu gabe edo aldez aurretik baimena eskatu gabe.

TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEAK ez du bere gain hartuko hirugarren aldeek webgunean egindako erabileraren erantzukizunik eta, hartara, legez egokitu dakizkiokeen bide zibil edo penal oro erabili ahal izango du.
 

ERABILERAREN BALDINTZAK ETA ERANTZUKIZUNA

Webgune honetan sartuta, bertako erabiltzaile bihurtzen zara eta, hortaz, onartu egiten dituzu legezko abisu honetan argitaratutako baldintza orokorrak. TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEAK beretzat gordetzen du baldintza orokor hauek edozein unetan aldatzeko eskubidea. Hori dela eta, interesgarri baderitzozu, domeinuan sartzen zaren bakoitzean berrikusi beharko zenituzke.

Erabiltzaile zaren aldetik, bermatu behar duzu ematen diguzun informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza eta egiazkoa dela, eta, era berean, gure zerbitzu eta edukien erabilera legezkoa egin behar duzu.

TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEA ez da, inola ere, erabiltzaileek webgunean egin ditzaketen legez kontrako ekintzen erantzule izango. Halaber, webgune honetatik estekatu litezkeen webguneetako edukien gaineko erantzukizunik ere ez du izango, ezta horietako pribatutasun neurrien gainekorik ere.

Hala eta guztiz ere, TRIKU TRAIL KIROL ELKARTEAK behar besteko dilijentziaz jardungo du eta hirugarren aldeek bere webgunean legez kontrako edukirik estekatu ez dezaten beharrezko neurriak hartzen saiatuko da.